ZUZENDARIEN HASIERAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA




IKASTETXEKO ZUZENDARI ARITZEKO HASIERAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROA 2014EKO EKAINA





EKAINA 2014

Egunak:  2, 3, 4, 5,  6 eta 12.

Iraupena: 40 ordu guztira,  2 , 6 eta 18an  09:00etatik 15:00etara eta 3, 4 eta 5an 09:00etatik 17:00etara.

Lekua: ACEX - San Ignazio.          Asturias kalea 9 -  48015 - Bilbo



EKAINA 2014

Egunak:  9, 10, 11, 12,  13 eta 17.

Iraupena: 40 ordu guztira,  9 , 13 eta 18an  09:00etatik 15:00etara eta 10, 11 eta 12an 09:00etatik 17:00etara.

Lekua: Lasarteko Berritzegunea        Lasarte.

IKASTAROAREN HELBURUA: Zuzendaritzako eginbeharrak eraginkortasunez gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasun profesionalak lantzea eta nork bere gain hartzea arrakasta bermatuz.

HELBURUAK:
·         Zuzendaritzak duen garrantziaz jabetzea, betiere, ikasleek ikasi eta arrakasta izan dezaten ikastetxea eraginkortasunez eta ardura handiz kudeatzeko orduan.
·         Ereduak eta sistemak ezagutzea; eta ekintza-teknika nahiz arau zehatzak aplikatzea.
·         Zuzendaritzako funtzio hauek gauzatzeko gaitasuna lantzea: diagnostikoa, planifikazioa, baliabideen kudeaketa, erabakiak hartzea eta ezartzea, eta ebaluazioa egitea.
·         Zuzendaritza-proiektua aztertu, eta behar izanez gero, egin beharreko aldaketak txertatzea.

EDUKIAK / DIMENTSIOAK
·           Hezkuntza komunitateko eragileek zer behar duten eta zer espero duten
aztertzea eta ikastetxearen ingurua analizatzea.
·           Lerro estrategikoak zehaztea eta, behar izanez gero, bultzatzea,
Zuzendaritza proiektuaren eta ikastetxeko proiektuen bitartez (IHP, ICP,urteko planak eta memoriak, AJA, eta ikastetxeko jarduera antolatzeko beste baliabide batzuk), antzemandako beharrei erantzuna emateko.
·           Hezkuntza erantzuna berrikustea eta egokitzea, ingurua aintzat hartuta, eta
ikastetxea garatzeko aukerak bilatzea.
·           Ikastetxean giroa eta bizikidetza positiboak lortzeko bideak abian jartzea.
·            Aurrez adostutako proiektuekin koherentzian zuzentzea ikastetxea,  indarreanden legediaren arabera.
·            Irakasleen artean taldelana sustatzea.
·            Zuzendaritzataldearen lidergoa, erantzukizunak eskolaerakunde guztian
banatzea, eta irakasleen inplikazioa eta konpromisoa bultzatzea.
·           Beraien lanean hobetzeko prestatzea eta lidergoportaera positiboak
agertzea. Irakasleek prestakuntzan eta berrikuntzan parte har dezaten
sustatzea.
·            Ikastetxeko baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea eta administratzea.
·            Aniztasunaren arretarako neurriak sustatzea.
·            Bitartekoak jartzea, irakasleek ikasleen tutoretza eta orientazioa bete
ditzaten.
·           Ikas eta irakaskuntzaprozesuak hobetzeko beharrezkoak diren
curriculumneurriak bultzatzea.
·           Ikasleen hezkuntzari buruzko informazioa ziurtatzea familiei, eta horretan
beraiek ere ardura badutela sustatzea.
·           Ikasleen, familien, eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen
inplikazioa eta konpromisoa sendotzea, ikastetxeko antolaketan eta
funtzionamenduan eragin dezaten.
·           Inguruko beste ikastetxe, erakunde, zerbitzu, enpresa eta pertsona
batzuekin elkarlana bultzatzea.
·           Administrazioaren ordezkari izatea hezkuntzakomunitatearen aurrean; eta
hezkuntzakomunitatearen ordezkari Administrazioaren aurrean.
·           Ikastetxearen programei buruz eta antolaketari eta funtzionamenduari
buruz barneebaluazioak sustatzea; eta kanpoko ebaluazioetan laguntzea.
·           Kanpo eta barneebaluazioaren emaitzak erabiltzea, baliabide gisa,
curriculumaren eta antolaketaren esparruan hobekuntzak egite aldera,
ikasleei ematen zaien hezkuntza optimizatzeko.

METODOLOGIA

·         Parte-hartzea, elkarrizketa eta elkarlana ardatz dituzten gaitasunak garatzeko oinarritutako metodologia. Hainbat ezagutza-motetan oinarritutako metodologia: parte-hartzaileen ezagutzan, teorietatik eta ikerketetatik eratorritako ezagutzan, praktikatik eta esperientziatik sortutako ezagutzan, eta parte-hartzaileek, elkarlanean, ikastaroan sortzen duten ezagutzan.
·         Elkarrizketa-azalpenak, banakako lana, talde handitan nahiz txikitan.
·         Dinamika parte-hartzaileak, eztabaidak eta kasuak aztertzea.
·         Partekatzearen, hausnartzearen eta adituak diren pertsona batzuen ekarpenen bidez ikastea.
·         Saioetan landutako gaiak banaka eta egunero lantzea. Zuzendaritzako proiektua aztertu eta, beharrezkoa bada, egoki diren aldaketak egitea.


EBALUAZIOA

    Ebaluazioa ikastaroko funtsezko elementuetako bat da, eta bi mailatan egingo da.
1.- Ikastaroaren antolamendua eta funtzionamendua hobetzeko: saioak egunero ebaluatuko dira. Ikastaroa amaitzean, ebaluazio orokorra egingo da. Ebaluazio horretan ikastaro osoari buruzko informazioa sortuko da, gerora egingo diren beste ikastaro batzuetarako erabilgarri izango dena.
Beren beregi sortutako ebaluazio-batzorde batek ikastaroaren etenik gabeko jarraipena egingo du.


2.- Parte-hartzaileek ikastaroa gainditzea:
Kalifikazio-batzorde bat izendatuko da parte-hartzaileak ebaluatzeko, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan hori egiteko:
·         Ikastaroko jardueretan, dinamiketan eta batzordeetan parte hartzea, inplikatzea eta horietara guztietara joatea. Kontuan hartuko dira ikastaroa eman duten koordinatzaileek egindako txostenak, prestakuntza-ikastaroan parte hartu duen pertsona bakoitzak egindako lanari buruzkoak.
·         Parte-hartzailearen azken memoria txostena. Ikastaroa amaitzen denean, parte hartzaile bakoitzak, azterlan praktiko bat aurkeztu beharko du. Lan horretan, ikastaroko ekarpenak kontuan hartuta, zuzendaritzako proiektuak aztertu eta baloratu beharko dituzte, nork berea. Bestalde, aldaketak eta lehendik dauden proposamenak (erabilgarritzat eta baliozkotzat jotakoak) azaldu beharko dituzte.




MATERIALAK :

Ekainaren 2a                                                        Ekainaren 9a
                                         
Ekainaren 3a                                                        Ekainaren 10a

Ekainaren 4a                                                        Ekainaren 11a

Ekainaren 5a                                                        Ekainaren 12a

Ekainaren 6a                                                        Ekainaren 13a

MATERIAL OSAGARRIAK :

BIZKAIA

ekainaren 2a kontaketa eta ebaluazioa

ekainaren 3a kontaketa eta ebaluazioa.     Material osagarriak FEAE, BiHE, Sarean

ekainaren 4a kontaketa eta ebaluazioa      Material osagarriak Ikuskaritza eta Berritzeguneak

ekainaren 5a kontaketa eta ebaluazioa      Material osagarriak Neli   Lekeitio HLHI eta Toki Alai BHI (Irun)

         Administraziorako galderak eta iradokizunak

ekainaren 6a kontaketa eta ebaluazioa      Material osagarriak

         Partaideen datuak eta argazkiak      Eskaneatutako materialak

        Zuzendarien zereginaren zerrenda

        Delegaritzara egindako bisita egunean jasotako materialak


        EBALUAZIOA BIZKAIA


LASARTE


ekainaren 9a kontaketa eta ebaluazioa

ekainaren 10a kontaketa eta ebaluazioa       Material osagarriak FEAE, BiHE, Sarean

ekainaren 11a kontaketa eta ebaluazioa       Material osagarriak Ikuskaritza eta Berritzeguneak, beste batzuk

ekainaren 12a kontaketa eta ebaluazioa       Material osagarriak Neli   Pedro Mª Otaño (Zizurkil) eta
Toki   Alai BHI (Irun)

               Administraziorako galderak eta iradokizunak

ekainaren 13a kontaketa eta ebaluazioa         Material osagarriak

              Eskaneatutako materialak

              Zuzendarien zereginaren zerrenda

              Partaideen datuak


             EBALUAZIOA LASARTE



16 Y 17 DE Junio. Formación en castellano . Materiales




No hay comentarios:

Publicar un comentario